Ikasturteen historikoa
2013-2014 • 2014-2015 • 2015-2016
2016-2017 • 2017-2018 • 2018-2019
2020 • 2020-2021 • 2021-2022
2022-2023 • 2023-2024
Jacques Lacanen Idatzietan eta Mintegietan oinarritzen da.
Lacanek dio, eremu analitikoan, testu-iruzkinen diziplina berezko laguntza dela psikoanalisten prestaketarako.
Izan ere, testuan bertan aurkituko ditugu testuak berak sorrarazitako galderen erantzunak.
Ikasturte honetan honako Mintegi hau landuko dugu:
- Kasu klinikoen aurkezpen Mintegia.
- Irakurketarako mahai-ingurua.
Esku artean dugun mintegi hau Lacanen bukaerako irakaskuntzan kokatu daiteke. Irakurketak, “sexu harremanik ez dago” lacaniar aforismoari balioa emango lioke; etenak, berriz, aforismo horri nola heldu esango liguke. Idazketa eten horretatik eratortzen den hori izango litzateke.
Kastrazioak eta a objektuak suposatzen duten etenetik abiatuz, Lacan sexu
harremanik ez dagoela dioen formulara heltzen da: nola gertatzen da jauzi
hori ?
Hala, Saussurek proposatutako idazkeratik haratago, beste idazkera batera
garamatza mintegi honek, hots, etenetik eratortzen den idazkerara.
Egutegia eta irakasleak
2024ko urtarrilaren 13a, larunbata
I eta II atalak
Gonbidatutako irakaslea: Domenico Cosenza. Psikoanalista, Milanen.
Kasu baten aurkezpena.
2024ko otsailaren 10a, larunbata
III eta IV atalak
Gonbidatutako irakaslea: Fabian Fajnwaks. Psikoanalista, Parisen.
Kasu baten aurkezpena.
2024ko martxoaren 9a, larunbata
V eta VI atalak
Gonbidatutako irakaslea: Vilma Coccoz. Psikoanalista, Donostian.
Kasu baten aurkezpena.
2024ko apirilaren 27a, larunbata
VII eta VIII atalak
Gonbidatutako irakaslea: Patrick Monribot. Psikoanalista, Bordelen.
Kasu baten aurkezpena.
2024ko maiatzaren 11a, larunbata
IX eta X atalak
Gonbidatutako irakaslea: Enric Berenguer. Psikoanalista, Barcelonan.
Kasu baten aurkezpena.
10:00etatik 14:00etara
ELPeko Donostiako egoitza
Javier Barkaiztegi 19, solairuartea A - 20010 Donostia